Vinoteka
«Mundu guztiarentzako ardoa daukat, “ona, polita eta merkea” den klasikoa; ardoa hainbeste interesatzen ez zaionarentzat; ardoa janariaren lagungarri bezala behar duenarentzat; prezioa merke eta guztiz duinak diren ardoak; ardoan interes handia duen jendearentzako gauzak ditut, hor ez naiz prezioetan bakarrik sartzen, aniztasunean ere bai. Mundu guztiarentzat denetarik daukadala uste dut .»
Maider Larrañaga
Arteagako Vinoteka ardo aukera handia dagoen lekua da, eta, bertan, gozatzeko eta edari-estilo desberdinak ezagutzeko txokoa aurkitzen da.
« Denetarik aurki dezakegu. Hurbileko ardo asko, etxetik hasita, txakolina, hiru probintzietakoa, Arabako errioxa asko. Penintsulako asko ere, baina ez dena. Izan ere, azkenean norberak bereganatu nahi duen aniztasunean oinarritzen da. Zuri gustatzen zaizuna eta saldu daitekeena. Ez gara ahaztu behar, hau negozio bat dela. Nazioartean: Frantzia eta Italia. Asko gustatzen zaizkigu, Alemaniako zerbait, Txile eta Argentinako zertzelada batzuk, eta Hegoafrikako pixka bat…
Baina, tira, beti saiatzen naiz etxean geratzen, asko daukagula eta oso ona.»









